Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko Zerga
Ordaintzeko borondatezko aldia
Lehenengo hiruhilekoa.
Ordaintzeko moduak:
Ordainketa helbideratuta, edo Caja Vital Kutxaren sukurtsalean
Alta:
- Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela
- Espainiako nortasun agiria
Baja edo transferentzia:
Aurreko ekitaldietako ordainagiri guztiak ordainduta eduki behar dituzu.
Edateko Uraren Hornidurako Tasa
Zerbitzuan alta hartzea:
Zerbitzuan alta hartu nahi duenak, udaletxera jo behar du. Han azalduko dizkiote hornidurako baldintzak.
Udalean horretarako ematen dizkizuten inprimaki ofizialak bete behar dira.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Tasaren ordainketa helbideratzeko kontu zenbakia.
- Eskatzailea finkaren jabea ez bada, jabearen baimena.
Tasa:
60,10 €
Zerbitzutik baja hartzea:
- Erabiltzaileak hilabete lehenago jakinarazi behar du baja hartuko duela.
- Zerbitzuan baja hartua duen norbaitek hornidura berriz kontratatu nahi badu, ezinbestekoa izango du harpidetza poliza berria izenpetzea.
Harpidetza poliza aldatzea:
Interesatuak udaletxera jo beharko du, erabiltzaile berria zein den adieraztera.
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga
Ordaintzeko borondatezko aldia
Lehenengo hiruhilekoa.
Ordaintzeko moduak
Ordainketa helbideratuta, edo Udalak Caja Vital Kutxan daukan kontuan dirua sartuta.
Zerga honek zergapetutako ondasunetan izandako aldakuntzak:
Titulartasun aldaketa
- Mortis causa: Oinordekoak alta eta baja adierazpenak egin beharko ditu. Udalari jakinarazi behar zaio; horretarako, hilabeteko epea izango da, Oinordekotzen gaineko Zerga likidatzen denetik hasita.
- Intervivos: Eskuratzaileak Udalari jakinarazi beharko dio; horretarako epea hilabetekoa da, eskualdatze egunetik hasita. Datu hauek adierazi behar dira: eskuratzailearen izena eta helbidea; ondasunen mugak eta kokagunea; eskualdatze eguna; eta eskualdatzea zein kontzeptutan egiten den.
- Obra berria: Dagozkion alta adierazpenak aurkeztu beharko ditu interesatuak (eta, hala egokituz gero, obra egin den lurraren bajako adierazpena). Horretarako, hilabeteko epea izango du, obra berriaren adierazpena egiten den egunetik hasita.