HIZKUNTZA MENUA

  • Zerbitzuak > 
  • Kirol instalazioak

Udal igerilekuak

Udal igerilekuen argazkia Udal igerilekuak

Igerilekuak baino areago, parke tematikoa dira: han ditugu haurrentzako txirrista, helduentzako bi txirrista, haurrentzako ur jauzia, espirotubo delako tutua, haurrentzako jolas ontzia, eta solariuma. Badira, orobat, kafetegia eta jatetxea, bai eta berdegune zabalak, igerilekuen inguruan. Uda garaian, kirolgune horretan, hainbat ekitaldi egiten da: igeriketa ikastaroak (hastekoak eta sakontzekoak), eta salbamendu eta sorospen ikastaroak.

Igerilekuei atxikita dauden instalazioak

Tenis pistako argazkia Tenis pista

Pilotalekua, tenis jokalekua, kirol anitzeko jokalekua:

Igerilekuen esparruan hainbat kirol zelai dago. Besteak beste, tenis jokalekua, hainbat zenbakitako pilotaleku laburra, eta kirol anitzeko jokalekua. Azken jokaleku horretan, saskibaloian, mini-basketean, eskubaloian nahiz areto futbolean aritzeko aukera daukagu. Uztail-abuztuetako ordutegia: 11:00 - 20:00.

Udal pilotalekua

Udal frontoiko argazkia Udal frontoia

Herriaren erdigunean, udal pilotalekua dago. Eskupilotan aritzeko arauzko neurriak ditu. Han, maila beherenetako areto futboleko eskola txapelketak egiten dira.
Pilotalekuan badira aldagelak.




Udal kiroldegia

Udal kiroldegia argazkia Udal kiroldegia

Eraiki berri diren instalazioak, udal-igerilekuen ondoan kokatuta. Instalazioek ondorengo zerbitzuak dituzte:

• Erabilera anitzeko kantxa. Bertan ondorengo kirolak egin daitezke: esku-pilota, pala, areto-futbola edo saskibaloia.
• Padela
• Squash-a
• Fitness aretoa
• Jolas-zentroa
• Parke bio-osasungarria, kanpoan

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra