HIZKUNTZA MENUA

  • Turismoa > 
  • Audiogida

Bastidako audiogida mp3an

Audiogida honek aukera emango dizu Bastida zure kabuz bisitatzeko, gidarik onena zure ondoan izango bazenu bezala, eta bere kaleetatik pasea dezakezu, bere historia entzuten eta bere eraikuntza garrantzitsuenak ikusten dituzun bitartean.

Jarraian, ibilaldiaren plan zehatza ikus dezakezu; mp3an dauden hiru pistez osatutakoa. Audiogida doakoa da.

Hemen, Bastidako audiogida doan deskarga dezakezu.

Audiogida deskargatu

Garrantzitsua: audiogida PDF dokumentu batekin dator, eta beharrezkoa da hori gainean eramatea azalpenak jarraitzeko. Etxean inprima dezakezu edo zure sakelakoan eraman.

Orriak erditik tolestu ahal izateko diseinatu dira; zuretzat eskuan eramatea erosoa izan dadin.

 

Ibilaldiaren plana

Audiogida hurrengo hiru pistez osatzen da:

Bastidako audiogida
Bastida (alde zaharra) ordu bat
12 min.
Paseo bat Bastidatik, Kristoren ermitatik eta Erdi Aroko auzoetatik, Barrokoko zabaldura ederrera arte; zehazki, Arabako Errioxan hobeto kontserbatuta dagoen horretara arte.
Bastidako inguruak 7 min. Udalerriak arkeologia-ondare aberatsak du: ermitak, nekropoliak, labar-dolareak…Pista labur horrek hainbat ideia emango dizkizu, bisita hedatu dezazun herriko inguruetatik.
Gatzaga Buradon 26 min. Paseoa harresi-hiribildu honetatik, Monumentu Multzoa aitortua izan denagatik eta, egun, Bastidako udalerrikoa dena.


Azkenik, itzultzeko bidea Gasteiztik igarotzen bada, Bergantzu eta Urizaharrako errepidea hartzea proposatzen dizugu. Bertan, audiogidak kontatzen dituen istorioekin lotutako xehetasun interesgarri batzuk deskubritu ahalko dituzu:

Gasteizera itzultzea Bergantzu eta Urizaharretik Ozioko Gaztelua. Bergantzuko Eliza, Sarmiento senidearen dorre-etxe baten gainean eraikia. Urizaharra, Ramírez de la Piscina senidearen lurra. Sarmiento senidearen gotorleku-etxea Lozako herrixkan.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra