SARBIDE AZKAR MENUA
BILATZAILEA
AUKERA MENUA
LABASTIDA - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Labastida (Álava)
Bastidara iristeko bideak:
- Gasteiztik Logroñora doan errepidea, Briñastik igarota.
- Harotik, bigarren mailako errepidea hartuta.
- Urizaharratik, Rivas de Teresoko mendatea eta izen bereko herria igarota.
- Logroñotik Gasteizera doan errepidea, San Vicente de la Sonsierratik igarota.
Bastida Arabako Errioxa Garaikoa da. Ebro ibaiaren ertzean dago ia, Harotik lau kilometrora, Guardiatik 21era, Logroñotik 35era, eta Gasteiztik 43ra. Bi kilometro iparralderago, errepide onarekin, Ribas de Tereso dago.
Iparraldetik, Toloño mendiak babesten du ipar haizetik. Mendi hori planta eder eta dotorekoa, Toloñoko mendilerroko punturik garaiena da (1.271 metro). Hegoaldeko mendi mazela Bastidakoa da.
Bastidaren hegoaldean, Ebrok bustitzen dizkio oinak, eta Arabako eta Logroñoko probintzien arteko muga naturala egiten du. Bastida itsas maila baino 550 metro gorago dago, eta, jurisdikzioaren aldetik, 38,50 kilometro karratu ditu.
Bastida aberatsa eta oso jendetsua izan zen garai batean. Baina hierarkiaren aldetik probintzian tokiren bat beherago badabil ere, inoiz ez du galdu bere aristokrazia eta noblezia kutsua. Oraintsuko barne turismo ugariak eta mahastien nahiz mahastizainen berritzeak eraginda, lozorrotik atereaz joan da.
Eta, aita Armentiak “Bastidako egun bat” azaltzen duen liburuxka batean dioenez, jende asko konturatzen ari da hemen bake lasaia dagoela, zeru alaia, argi neurritsua, eta kalterik ez egitearen eta jende neurritsuari bihotzak alaitzearen sekretu noblea duen ardoa.
Bastidako beste sailekin lotuta dauden esteken menua
ORRI-OIN INFORMAZIOA
Labastida Udala 2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralERABILERRAZTASUNA LOGOAK