HIZKUNTZA MENUA

  • Turismoa > 
  • Jaiak > 
  • Jaiak

Erlikien jaiak

Erlikien jaien txupinazoaren argazkiaJaien txupinazoa

Jai horiek Cardenako Martiri Santuen ohoretan egiten dira, abuztuaren 6a eta 12a bitarteko lehenengo igandean.

Beste hainbat ekitaldiren artean, txarangen musika izaten da, orkestrak, disko mugikorrak, antzerkia, entzierroak, profesionalen pilota partidak, jotak, eta abar. Ekitaldi guztien berri zehatza emateko, programa ofiziala prestatzen du Udalak urtero.


Mahats Bilketaren Esker Emateko Jaiak.

Mahats Bilketaren Esker Emateko Jaien argazkia.Ospakizuna

Jaiok mahats bilketaren lan guztiak bukatutakoan egiten dira, azaroaren erdialdera. Ospakizun horretan, musika, mus txapelketa, txikienentzako ekitaldiak eta dastatze ekitaldiak dira kutunenak. Xehetasun gehiagorako, ikus Udalaren programa ofiziala.

 

 

 

Erronda

Erronda jaietako suen argazkiaJaietako sua

Oso antzinatik datorren tradizioa da Erronda. Abenduko 7etan, suak egiten dira Bastidako hirigune zahar osoan. Su horien inguruan adin guztietako jende ugari biltzen da.Tradizioa jarraitzen duen edozeinek egiten ditu suak: gazteek, zaharrek...

Udaleko buruek (zinegotziek eta alkateak), musika bandarekin batera, guztiak elkarrekin, banan-banan su guztiak ikustera joaten dira. Gero, herriko plazan biltzen dira, eta gaztainak eta zurrakapotea banatzen dizkiete bertaratu guztiei.Erronda abenduaren 7ko gauean izaten da.

 

 

Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa

Kopa bat ardoaren argazkiaMahats-bilketaren Festa

Ardo festaren inguruan, jendetza handia batzen da urtero mahats-uzta berriari ongi-etorria emateko gogoz.

Eskualdeko hainbat herrialdeetako ardoak dastatu daitezke, eta, horretaz gain, gastronomia ahamenak ere; gainera, adin guztietarako kirol- eta jolas-jarduerak egongo dira.

www.fiestadelavendimia.net orrialdean, jarraian agertzen diren jarduerei buruzko informazioa eskuratuko duzu: ekitaldiak, sarbideak, historia, ibilbidea, dastatze eta fotografia txapelketak, esku-pilota txapelketa, eta abar.

Pertsona guztiak gonbidatuak zaudete.

 

 

 

Bastidako beste sailekin lotuta dauden esteken menua

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra