HIZKUNTZA MENUA

  • Turismoa > 
  • Historia

Historiari buruzko apunte laburrak

Neolitikoko aztarnen irudia Neolitikoko aztarna

Neolitikoa: aztarna askorik ez zaigu iritsi garai hartatik eta aurrekoetatik, Bastidan. Animalia hondarren batzuk, eta zenbait xixel nahiz harri zabal. Horiek adierazten digute gure lurretatik pasa zela nomada komunitateren bat.
Erromatar garaia: hainbat historialariren bidez dakigu Bastidako lurretatik igarotzen zela Briviescatik irten eta Iruñera zihoan erromatar galtzada.Bisigodoen eta musulmanen garaia: ez dago datu fidagarririk ea aldi hartan inguruotan ba ote zen asentamendurik, ea jenderik bizi zen hemen. Baina frogatuta dago borrokak izan zirela; batzuetan kristauen artean, eta beste batzuetan musulmanen aurka.

Erdi Aro Goiztiarreko nekropoliak (jendartean hilobiak deitzen diete): Bastidako udalerri osoan daude. Miozenoko lurretan izaten dira, haitz garaietan eta ur ibilguetatik gertu. Nolanahi ere, esan dezakegu gutxienez lau tokitan gaur egun badakigula halako nekropoliak daudela. Gainera, oso daitekeena da beste toki batzuetan ere izatea. Hauek dira lau nekropoliek Bastidako udalerrian dituzten kokaguneak: Santa Eulalia, San Martín de los Monjes, Fonsagrada ingurua, eta San Gines Zaharra.

Erdi Aro Goiztiarra

Ermita del Torrentejo (Santa Lucía) Ermita del Torrentejo
(Santa Lucía)

Bastida, Erdi Aro Goiztiarrean, gune militar garrantzitsua izan zen. Tolonio (gaur egun Toloño) deitzen zioten mendiaren gainean badira, oraindik, antzinako gotorlekuaren hondarrak.
Bastida historian herri gisa eratzearen arrazoia Toloñoko gaztelua han izatea izan zen.
Julio Caro Barojaren esanetan, Bastida hiribildutzat XII. mendearen eta XIV.aren artean sortu zen, Nafarroako errege-erregiñen eskutik.

 

 

Erdi Aro Beranta

Erdi aro berantarreko Kristo santuko baselizaren argazkia Kristo santuko baseliza

Bastidak Nafarroako errege-erreginen eskumendean jarraitu zuen XIII. mendea arte. Atso Jakitunak fundatu zuen gotorleku-tenplua, gaur egun Kristo Santuaren ermita dena. Nafarroaren eskuetatik Gaztelarenetara pasa zen Bastida 1200 urtearen inguruan, gaztelauek Alfontso VIII.a erregea buru zutela Nafarroako eta Arabako lurretan egin zituzten inbasioen ondorioz. Fernando III.ak forua eman zion Bastidari, 1242an. 1379an, Gaztelako Henrike II.ak Diego Gómez Sarmientori dohaintzan eman zion Bastidako hiribildua. Bastida, hainbat mendez errege herri izan eta gero, jaurerri bihurtu zen.

 

Aro Modernoa

Aro modernoko eraikinen irudiak Aro modernoko eraikinak

Aro Modernoko lehenengo urteetan, 1463 eta 1502 urteen bitartean, Bastida Arabako lurretan sartu zen, eta herriaren jabetza Híjarko dukerrira pasa zen.

Hainbat kuadrillaz osatuta daude ermandadeak. Bada, Bastida kuadrilla batetik bestera pasatuz joan zen, eta 1567an laugarren kuadrillan bukatu zuen.






Herriaren Urrezko Mendeak (XVII. eta XVIII. Mendeak)

Nuestra Señora de la Asunción eliza parrokialaren argazkia Parrokia eliza

XVII. mendean, Bastidak bere historiako urterik nabarmenenez eta loriatsuenez gozatuko du. 1602an hasi zen, Jasokundearen Andre Mariaren parrokia eliza inauguratuz; 1606an, Bastidara ekarri zituzten Cardenako Martiri Santuen erlikiak.

Bastidako herriaren ekonomia garapenak markatutako aldia da: sarbideak hobetu zituzten; kaleak eta plazak harriz zolatu; iturriak eraiki; erlojua apaindu; arkuak konpondu; errota berria egin; plazan azoka sortu... Hori guztia, garaiko espainiar gizartearen isla da: klasista eta handiustea.

XVIII. mendean, Ondorengotza gerratea amaitu eta Borboi etxea Espainian ezarri ondoren, Bastidak loraldiari eusten dio, eta eraikitze eta edertze lanetan segitzen du: sakristia berria eraiki zuten, udaletxea, plaza konpondu, kartzela, Larrazuriko arkua...
Mendearen hondarrean, Bastidaren gainbehera hasi zen, espainiar gizarteak Frantziako Iraultzaren kontra aurrera zeraman borrokak eraginda.

Aro Garaikidea

Hiribilduko panoramika Hiria

XIX. mendean, herria erabat gainbehera etorri zen, arian-arian. Izan ere, Frantziak hegemonia zuen Europan, lurretik; Ingalaterra nagusi zen, itsasoan; eta Independentzia gerrak ere kalteak ekarri zituen. Bastidako diruak urrituz zihoazen. Finantza egoera erabat hondatzen ari zen, ardoaren prezioa jaitsi zelako eta Independentzia gerraren aldian Bastidan kantonatutako frantziar tropak mantendu behar izan zituztelako. Hiriak bere ondarearen zati handi bat saldu behar izan zuen: 1816ko desamortizazioa dugu, hain zuzen.

Lehenengo Karlistadan (1833 - 1840), Bastida karlismoaren alde agertu zen, nekazarien boterea zela kausa. Horrek ondorio latzak ekarriko zizkion hiriari, gerraren bukaeran. Gainera, izurriak jo zuen, eta liberalek Bastida arpilatu zuten.
1855ean, Madozen desamortizazioa nozitu zuen. Horrek gogor eragin zion Elizari.

1870ean, berriz ere gerraren ondorioak pairatu zituen, Hirugarren Karlistadarekin. Ondoren, mahastien izurrite batek, filoxera izenekoak, askoren porrota eragin zuen, eta emigrazioa hasi zen. Mendearen bukaeran, ekonomia oso proportzio kezkagarrian jaitsi zen. Bastida herri pobrea eta erdi hila genuen.

XX. mendea XIX.a bukatu bezalaxe hasi zen: filoxerak uztak suntsitu zituen. Mahatsondoak erauzi eta zereala landatu zuten. Gazteak industria hirietara alde egin zuten, eta biztanle kopurua urrituz doa. Gerra Zibilean, Bastidak Francoren alde egin zuen. Horregatik, Francoren aliatu ziren italiar tropek hartuta izan zuten herria. Bastida turismoarekin esnatu zen. Horrek zerbitzu sektoreari eragin zion, abeltzaintza desagerrarazi zuen, eta nekazaritza makineria modernoa ekarri zuen. Azken hamarkadotan, ardoaren sektoreak garrantzi handia hartu du bertako ekonomian.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra