HIZKUNTZA MENUA

Labar DolareakLabar Dolareak

Arabako Errioxako eskualdeak 316 km2 ditu, eta Arabako hegoaldean kokatuta dago. Bi arku handien artean kokatutako lurraldea da: iparraldean mendiak daude, Kodes, Kantabria eta Toloñoko mendilerroak, hain zuzen; eta, hegoaldean, Ebro ibaia dago, 40 km-tako ibilbidea daukana. Bi arkuen arteko distantziarik handiena, ekialdean, 15 km-takoa da; eta, mendebalderantz joanda, distantzia gutxitzen hasten da, eta Conchas de Haron bat egin baino lehenago, 7 km-tako distantzia dago Baños de Ebro eta Herrera Mendatearen bertikalean.

Nahiz eta oso handia ez izan, Arabako Errioxa aparteko lurraldea da (nahiz eta Euskal Herria atlantikoa izan, lurralde zati hau mediterraneoa da; eta, Erkidegoa gehienbat industriala izan arren, hau landa-lurraldea da), gainera, oparoa (jendearen balioagatik, nekazaritza eta abeltzaintza aukerengatik, ardogintza industriagatik, eraikitako ondareagatik, eta abar), eta askotarikoa (errekurtsotan, paisaietan, eta ekosisteman).

Arabako Errioxa ardogintza leku nabarmena da gaur egun. Ardoa mediterranear kulturan biziki garrantzitsua izan den produktu naturala izan da beti. Nahiz eta ardoaren jatorria erromatar kultura baino zaharragoa izan, erromatarrak izan ziren eguneroko edarian bihurtu zutenak. Dudarik gabe, erromatarrek, Ebro ibaia zeharkatu, eta Kantabria eta Toloño mendateen hegoaldean dauden lurretara mahatsondoak eraman zituzten; baina, mahatsondoekin batera, beste mediterranear produktu batzuk eraman zituzten, olibondoak eta pikondoak, adibidez. Ondoren, bisigodoek mahatsondoak lantzen jarraitu zuten; baina, arabiarren inbasioaren eta menderapenaren lehenengo mendeetan landaketak gelditu ziren. Usurpatzaileak hegoalderantz joan zirenean, lurraldea birpopulatu zen, eta bizilagunen "modus vivendis "-a sendotzen laguntzearren, abere-lurren ustiapenak berreskuratu eta garatu ziren. Garai hartatik gaur egun arte, Arabako Errioxan ardogintza kultura indarrean egon den arren, ustiapenean parte hartu duten egile ezberdinen gradua eta egoera ezberdinek eragina izan dute.

X. mendetik aurrera San Millán de la Cogolla eta Leyreko Kartularioek idatzitako dokumentu anitzek, Arabako Errioxako (lehen "Nafarroako azpi-mendilerroa" zena) mahatsondoei buruz hitz egiten dute. Jarraian agertzen diren aipamenak horren adibide dira: "...ibi plantivimus hedificavimus... ortos, molinis, manazanares, vineis...", "...in villa cum ecclesia Sancta Maria Torrentelio..., cum ómnibus que ad illan medietaten pertinent, terris vineis...", besteak beste. Kartularioen dokumentuek mahatsondoen indarraldiari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, beste gauza batzuen berri ematen dute, adibidez, fruitua (mahatsak) likidoan (muztioa) bihurtzeko erabiltzen zituzten estrukturei buruz hitz egiten dute, eta estruktura horiek lurraldean eta mahastietan non kokatzen ziren ere azaltzen dute. XI. eta XII. mendeetan hitz hauek aipatzen dira: "torcular" , "torculare" , "torcularia-turcularia", "morculare", "troliare", "Iacus", "Iacum" edo "Iaco".

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra