HIZKUNTZA MENUA

  • Ardoa > 
  • Historia


Arabatik jende eta herri asko igaro da, jatorri askotakoak eta oso kultura ezberdinetakoak. Haietako batek mahatsondoaren miraria ekarri zuen, militarregiak ziren arkitekturei gizabidezko ukitua emanda. Horrela, Erdi Aroa arte heldu ziren.
Bitartean, hiriaren lur azpian, familia bakoitza sotoak eta «kobak» eratzen ari zen. Haietan, Erdi Aroko bastidarrek ardo uztak biltzen zituzten, eta are azken inbaditzaileen kuartel nagusiak ezartzeko balizko babeslekuak utzi ere.
Hirigune zaharretako kale estuetan, etxe armarridunek liluratuko gaituzte, atari eta arkuekin. Hirigune horiek ateak zabal-zabal dituzte, nahi izanez gero landara irteteko; eta hortxe, mahatsaren kalitateari eta heltze prozesuari dagokienez pribilegiatuak diren bazter hauetan, Arabako Errioxako mahasti mitikoak aurkituko ditugu.

XI. mendetik XIV.era, Errioxan nagusiki zerealak, olibondoa eta, jakina, mahatsondoalantzen ziren. Eta halako moduan landu ere, ezen 1.324 urtean, Antso erregeak, konpetentzia geldiarazteko, ardo nafarrak Gaztelan sartzea debekatu zuen (eta hala izango zen, 1479an errege-erregina Katolikoek debekua indargabetu zuten arte).
Arabako Errioxako ardoak gatazka eta matxinaden jatorrian izan ziren.
1.585ean, harren izurriteak Guardiako eta Samaniegoko mahastiak jo zituen. Arao egin behar izan zieten, erritu guztiei jarraikiz. Baina, jakina, herria bi bandotan banatu zen: batzuk, fraide lego baten aldekoak ziren; bestek, aldiz, aldarrikatzen zuen Guardian ohitura oneko apaizak zeudela, araoengatik ohoratua zen legoa baino askoz ere adituagoak biraoetan. Azkenik, 1044. urtean Logroñon zendu zen san Gregorio Ostiarraren ura erabiltzea gailendu zen, antza denez, Guardiako mahastietan, fruitu-arboletan eta zelaietan izurria zegoen bakoitzean.

Hiru ardo mota daukaten kopen argazkia Hiru ardo mota

Mahatsondoen eta ardoen prozesu biologikoak XV. eta XVI. mendeetan, hainbat eta hainbat erlijio inplikazio zituen. Eta erlijio inplikazioetan oinarritzen ziren araoak, exortzismoak, madarikazioak eta tabuak. Horiek guztiak, oro har, isipuaz egiten ziren. Samaniegon, Lezan, Lapuebla de Labarcan, Lantziegon, Eltziegon eta, batez ere, Bastidan eta Guardian, Ilustrazioaren urteetan, mahastiak handituz eta zenbait herritar aberastuz joango ziren.

Erlijio etxeak (Toloñoko Aingeruen Andre Mariaren santutegia, Plazako Andre Mariaren ermita, San Kristobalekoa, Erregeen Andre Mariarena, Berberanakoa, Peciñakoa eta abar) mahatsondo, zereal eta baratzeko produktuez estalitako lur honetan beren dotorezia nabarmentzen zuten erlijio altxorrak ziren, nolabait.

Ardo botila eta kopa baten argazkia Kalifikazio ardo botila

Ez da harritzekoa, hortaz, Arabako Errioxako elizgizon ospetsu batek, metodo bordelesak ikasi eta bere jaioterrira egokitzeko asmoz, 1786ko mahats bilketako aldi osoa Medoc eskualdean eman izana. Aipagai dugun pertsonaia mitiko eta ia ezezagun hura Don Manuel Quintano y Quintano da, 1756ko urtarrilaren 2an Bastidan jaioa eta bataiatua, eta Arabako Errioxako lurretan metodo bordelesak sartzen aitzindaria.
1787ko uztailean, berriz ere enologiaz arduratzen hasi ziren Araban. Don Manuel Esteban Quintano y Quintanoren esperientziek arrakasta izan zuten. Handik aurrera, ez zen gehiago axioma ukaezina izango Arabako Errioxako ardoak ezin zirela ondu eta zahartu.
1795ean, Santanderko portuan, 605 pegar ardo arabar sartu zituzten La Natividad itsasontzian. 10 upel eta 1050 botila izan ziren, lastotan bilduak, landarezko uztaiez inguratutako sagarrondo barriketan gordeta. Habanara eta Veracruzera, esate baterako, Bastidako barrika asko iristen zen, bai egoera ezin hobean iritsi ere. XIV. mendeak ikuspegi bikainak ireki zizkion don Manuel Quintanori: Burgosko katedraleko dean izatera heldu zen (1800ean jabetu zen karguaz). Aldaerak hautatzea, erabateko garbiketa egitea, mahastia hobeki zaintzea, mahatsa biltzean zuztarrak bereiztea, prentsa modu arrazionalean erabiltzea, barrika desinfektatu eta prestatzea, beteketak, ontzi aldaketak, ponpaketak eta iragazketak Don Manuel Quintano y Quintanok Bordeletik ekarritako teknikek, gaur egun inork eztabaidatzen ez duen enologia kalitatea sortzea bultzatu zuten.

Kalitate Faktoreak Arabako Errioxako ardo onaren

Lurrak

Errioxako Jatorri Izendapen Kalifikatuaren mahastiak, zazpi lur motaren gainean daude landatuta. Horietariko hiruk lurralde handiak hartzen dituzte:

  • Kare lur buztintsua: okre kolorekoa.
  • Burdin lur buztintsua: granate kolorekoa.
  • Alubioi lurra: grisaska, harrizkoa edo beltzezka.
Barrikak dituen upeltegi baten argazkia Barrikak dituen upeltegi bat

Kare lur buztintsua da onena kalitate oneneko ardoak sortzeko, usain leuna eta oso zapore suabea ematen baitie ardoei. Arabako Errioxako mahastien % 95 lur mota honen gainean daude.
Horrelako lurrak lantzea zaila da. Izan ere, lur azpian hareharri eta kareharrizko arroka eta lur buztintsu samarra elkartzen dira. Gainera, arroka horizontala da, eta, hori dela eta, ezin dira lur sail handiak eratu.
Lur buztintsua izateak euri berantak leuntzen ditu heltzealdian. Hartara, ura mahatsean erraz sartzea saihesten da. Modu horretan, mahats aleak txikiago izanik heltzen dira, eta hori kalitatearen seinale da.
Arabako Errioxaren orografia bihurri hori dela eta, XIX. mendean trenbidea ezin izan zen eskualde honetatik igaro. Itxuraz kaltegarria izan litekeen ezaugarri horri esker, gaur egun alde ezkutu samarra da, familia egitura duten mahastizantza eta ardogintzako unitate bereziak dituena.

Klima

Klima berezia da. Mahatsondoarentzat onuragarria, bi arrazoi direla kausa: haizeen erregimena eta mahastien orientazioa.
Udan, iparretik hegoaldera jotzen duten haize hezeak ibiltzen dira Arabako Errioxan eta Errioxa Garaian. Haize heze horiek kalitaterako onuragarriak diren prezipitazioak sorrarazten dituzte uztailean eta abuztuan.
Bestalde, Arabako Errioxako mahatsondoak hegoaldera begira dagoen maldan ezartzen dira, eguteran («carasol»ean, mahastizainen hizkeran), eta horren emaitza goragoko mailako mahatsa da.

Mahats Aldarak

Errioxako Jatorri Izendapen Kalifikatuak zazpi mahats aldaera onartzen ditu:

  • Beltzak: goiz-mahatsa, garnatxa, graziano eta mazuelo.
  • Zuriak: Viura, Malvasía y Garnacha blanca.

Viura, malbasia, eta garnatxa zuria. Ardo beltz ona goiz-mahatsezkoa da; ardo gorri ona, garnatxa beltzezkoa; eta ardo zuri ona, viurazkoa. Goiz-mahatsa eta graziano aldaera Errioxakoak bertakoak dira. Gainerakoak mediterranear eremukoak dira, baina ezin hobeto egokitu dira lurralde honetara.
Arabako Errioxako ardo beltzaren oinarria goiz-mahatsa da, % 97an.

Gizakia

Gure garaira sendo heldu diren mahats eta ardo eskualdeek, bai faktore naturalengatik eta bai bertako jendeen jarrerarengatik lortu dute sendotasun hori. Badugu adibide egokirik:

  • Zentzu kritikoa: Samaniego alegilaria, Arabako Errioxakoa, mahastizainen egoera eta ibilbidea uneoro eztabaidatzeko beharraren adierazgarri ona da.
  • Fideltasuna eta aurrerabidea: Bastidako Quintano anaiek, XVIII. mendearen hondarrean, Bastidako mahasgintzako tradizioa eta Bordeleko enologia modernoa uztartu zituzten.
  • Metodoa: Riscalgo markesa Eltziegora joan zen bizitzera, Errioxako lurrak, mikroklimak eta mahatsondoak zientifikoki aztertu eta gero kalitate handiko ardo beltzak egiteko asmoz.

Arabako Errioxako ardoa egiteko gaur egungo teknika, lurralde baten sena saldu gabe, sustraiak eta merkatua konektatzera daraman zentzu intelektualaren sintesia da.

Ardo Motak

Gaur egun ardo beltzaren bi mota egiten dira Arabako Errioxan: urteko ardo beltza eta ardo beltz ondua

  • Urteko ardo beltza. Mendeak dira Arabako Errioxako uzta-biltzaileek honako prozesua jarraitzen dutela: mahats beltzaren mordoak osorik botatzen dituzte dolareetara (gutxi gorabehera 3 metro luze, 3 metro zabal eta 3 metro garai diren ontzi irekiak). Hor, mahatsa itota, irakin egiten du, eta alkohol proportzio bat sortzen da. Gero, upeletara pasatzen da, eta horietan burutuko da irakite edo hartzitze prozesu hori. Sistema horren bidez ardo leun eta usaintsuak lortzen dira, urteko ardo gisa edateko egokiak.
    XVIII. mendearen bukaera arte, Arabako Errioxako ardo beltz guztia hala egiten zen. Gaur egun, produkzioaren % 25 inguru da, nagusiki ardo gazteak egitera zuzendua.
    Metodo honek hainbat izen ditu: uztako ardoa, beratze karbonikoaz egindako ardoa, mahats osoko ardoa, dolarean irekindako ardoa, zelula barneko hartzipeneko ardoa...
  • Ardo beltz ondua. XVIII. mendearen hondarrean, Quintano anaia-arrebak konturatu ziren ardo ondua kontserbatzen zaila zela, eta ardoa Bordeleko sistemaz egitea erabaki zuten, hau da, mahatsa hautsi eta zuztarra kenduta. Metodo horrek, emaitza gisa, hain usaintsua ez eta zakarxeagoa den ardo gaztea ematen du. Gero, upelaren eta botilaren laguntzaz, denborarekin, leundu egiten da, eta balio handiagoa hartzen du.
    Sistema horrek honako izen hauek ditu: txortenak kentzea, sistema bordelesa, mahats hautsiaren hartzipena, aletu ondoko hartzipena, zapaldu ondoko hartzipena...

Hitz bitan:

  • Uztako ardo beltza egiteko, lehenik kolorea kentzen zaio, eta bigarrenik irakin egiten da.
  • Sistema bordelesarekin ardo beltza egiteko, lehenik irakin egiten da, eta gero kolorea kentzen zaio.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Labastida Udala   2010 Labastida-Bastida - Plaza De la Paz 1 - 01330 - Telefonoa: 945 331 818 - Fax: 945 331 516SpiralWeb diseinu eta garapena: Spiral Multimedia Servicios. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du.

ERABILERRAZTASUNA LOGOAK

Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML 1.0 balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du web mapa erabilerraztasuna lege oharra